||
Haurren interes gorenaren printzipioa (edo adingabeen interes gorenaren printzipioa) adingabeen garapen integrala, bizitza duina eta bete-betean bizitzeko eta ahalik eta ongizaterik handiena lortzeko beharrezkoak diren baldintza material eta afektiboak bermatzera zuzendutako ekintza eta prozesuen multzoa da.
Era horretan, adingabeei lotutako neurriren bat hartzekotan haien eskubideak sustatu eta babestuko dituztenak hartuko direla eta eskubide horiek urratzen dituztenak baztertuko direla bermatuko da. Horren bidez, muturreko bi jarrera saihestu nahi dira: autoritarismoa edo agintekeria (adingabeei lotutako erabakiak hartzen direnean), eta agintarien paternalismoa.
Adingabeen interes gorena kontzeptu hirukoitza da: eskubidea, printzipioa eta prozedura-araua da.
Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989.
UNHCR (2008). Directrices del ACNUR para la determinación del interés superior del niño. 2008ko maiatza.