Istanbulgo protokoloa

||

Tortura, Zigor eta Tratamendu Krudel, Anker edo Iraingarriei buruzko Dokumentazio Eraginkorra eta Ikerketa Eskuliburua da.

Nazio Batuen ekimen-produktua da, 1999ko abuztuaren 9an aurkeztu zena, torturari aurre egiteko helburuarekin (testu osoa honako webgune honetan aurki daiteke hemen ). Dokumentu ez-loteslea da, baina nazioartean adostasun eta onespen handia duena eta gida gisa jarduten duena pertsona bat torturaren biktima izan den edo ez erabakitzeko.

Honako hauei buruzko orientazioa eta elementuak biltzen ditu, beti ‘torturan’ oinarrituak: nazioarteko arau juridiko lotesleak; kode etiko profesional egokiak; legezko ikerketa; elkarrizketei buruzko ohar orokorrak; marka fisikoak; eta zantzu psikologikoak.

Protokoloaren abiapuntua Torturaren eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo iraingarrien aurkako Konbentzioan (1984) bilduta dagoen torturaren definizioa da: “«Tortura» terminotzat ulertuko da pertsona bati begira gauzatzen den egintza oro, hala nahita min edo sufrimendu larriak, fisikoak nahiz mentalak eragiten dizkiona, horren helburua dela berarengandik edo hirugarren batengandik informazioa edo aitorpenen bat lortzea, gauzatu duen edo ustez gauzatu duen egintza batengandik zigortzea, edo pertsona hori edota beste batzuk ikaratzea edo derrigortzea, edota edozein bereizkeria-motatan oinarritutako arrazoi batengatik, betiere, min edo sufrimendu horiek eragiten baditu funtzionario publiko batek nahiz funtzio publikoak gauzatzen dituen pertsona batek, edo halakoek bultzatuta edo halakoen baimenarekin edo oniritziarekin jarduten dutenek. Ez dira tortura gisa hartuko zehapen legitimoen ondoriozko min edo sufrimenduak, edo zehapen horiei datxezkienak nahiz zehapen horiei begira intzidentalak direnak.;

Print Friendly

Bibliografia

  • UNOHCHR (2004): Protocolo de Estambul. Manual para la investigación y documentación eficaces de la tortura y otros tratos o penas crueles, inhumanos o degradantes. Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoa. New York eta Geneva.