Itzulera

||

Errefuxiatua bere jatorriko herrialdera itzultzea.

Itzulera ez antolatuak eta antolatuak izan daitezke eta bi baldintza behar dituzte betiere:

  • Duintasunez: ihes egin zuten herrialdera libreki itzultzea erabakitzen duten pertsonek ez dute tratu txarrik pairatu behar, ez du ezarritako baldintzarik egon behar itzul daitezen, ez dituzte modu arbitrarioan banandu behar beren familietatik eta agintari nazionalek erabateko errespetuz tratatu behar dituzte, beren eskubideak osorik berreskuratzea barne.
  • Segurtasunez: beren herrialdera itzultzea libreki erabakitzen duten errefuxiatuak segurtasun juridikoz egin behar dute (adibidez, zigor arbitrarioen arriskurik gabea, amnistiak); segurtasun fisiko eta psikologikoz (adibidez, segurtasun pertsonaleko berme publikoak, integritatea, ez-diskriminazioa, jazarpena edo zigorra izateko susmorik eza), eta segurtasun materialez (adibidez, lurrerako eskubidea edo bizimodu duinerako beharrezko bitartekoak), besteak beste.
  • Arreta berezia eman beharko zaie, besteak beste, honako gai hauei, segurtasuna eta duintasuna bermatzeko: itzulera-testuinguruko baldintzak gatazka armatu bat izan denean; biztanleria-talde jakin batzuen premia espezifikoak; eta
    aberrigabeek izan ditzaketen zailtasun gehituak.

    Errefuxiatuen itzulerak borondatezkoa behar du izan eta ez du urratu behar ez-itzulketaren printzipioa.

    Print Friendly

    Bibliografia

    • Pérez de Armiño, K. (2000): ‘Retorno’, en Diccionario de Acción Humanitaria y Cooperación al Desarrollo. Hegoa Institutua, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.