Hirugarren herrialde segurua

||

Baldintza hauek betetzen ditu: Genevako 1951ko Hitzarmena berretsi duen estatua, giza eskubideak errespetatzen dituela eta ez-itzulketaren printzipioa betetzen duela bermatzen duena, eta harrera-herrialdera heldu aurretik –kasu honetan estatu espainolera heldu aurretik– asilo-eskatzailea egon den estatua.

Europar Batasunak ezartzen duenez, bere estatu kideek hirugarren herrialde seguruaren kontzeptua aplikatu ahalko dute soilik ziur dakitenean nazioarteko babesa eskatzen duen pertsonak herrialde hartan honako printzipio hauen araberako babesa jasoko duela:

  • haren bizitza edo askatasuna ez daude mehatxatuta arrazarengatik, erlijioarengatik, nazionalitatearengatik, gizarte-talde jakin bateko kide izateagatik edo iritzi politiko jakin bat izateagatik
  • ez dago kalte larriak izateko arriskurik, Onespen-zuzentarauan definitutakoari jarraiki
  • ez-itzulketaren printzipioa betetzea 1951ko Genevako Konbentzioari jarraiki
  • kanporatzeko debekua beteko da torturak eta tratu krudel, anker edo iraingarriak ez jasotzeko eskubidea urratzen den kasuetan, Nazioarteko Zuzenbidean ezarrita baitago eskubide hori
  • errefuxiatuaren estatutua jasotzeko eta 1951ko Genevako Konbentzioaren arabera babesa jasotzeko aukera dago.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituena.

    • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/32/EB Zuzentaraua, nazioarteko babesa emateko edo kentzeko prozedura erkideei buruzkoa.

    • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/95/EB Zuzentaraua, 2011ko abenduaren 13koa, hirugarren herrialdeetako nazionalak edo aberrigabeak nazioarteko babesaren onuradun gisa onesteko eskakizunei, errefuxiatuentzako edo babes subsidiariorako eta emandako babesaren edukirako estatutu uniforme bati buruzko arauak ezartzen dituena.