Onespen-zuzentaraua

||

UNHCRren eta ECREren txostenek egiaztatzen dute babesa aurkitzeko posibilitatea asko aldatzen dela Estatu kide batetik beste batera. Gaur egun, Zuzentaraua praktikan jartzeak desadostasun handiak sortzen ditu, eta horrek harmonizazio-helburua ahultzen du, baita errefuxiatuen eskubideak ere. Jazarpenetik ihesi doazenek babesa aurkitu ahal izango dutela eta Europa osoan eskubide-maila berdina izango dutela bermatzea funtsezkoa da. Gainera, bereziki kezkagarriak diren hainbat gai daude:

  • “Babesaren eragileei” buruzko xedapenek aurreikusten dute milizia edo klan batek pertsona bati Estatu batek ematen duen babes berdina eman diezaioketela.
  • “Barne-babesa” bezala ezagutzen denari dagokionez, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ezarri du ez dagoela bermerik jazarpena jasaten duten pertsonak beren jatorrizko herrialdeetako beste zona batzuetan arriskurik gabe bizi ahal izan daitezen.
  • “Indarkeria indiskriminatuko” egoera batetik ihes egiten duten pertsonek ez lukete egiaztatu behar indarkeria hori espezifikoki beraien aurka bideratuta dagoela. Hainbat herrialdetan egoera oso larria da, eta horrek argudio nahikoa izan beharko luke babesa (babes subsidiarioa) bermatzeko.
  • Lukman Hameed Mohamed v. The Secretary of State for the Home Department kasuan, AA/14710/2006, 2007ko irailaren 13a, Erresuma Batuko Asiloko eta Immigrazioko Auzitegiak honako hau adierazi zuen: “Indarkeria indiskriminatuaren ondorioz biztanleria zibilaren kideei oro har kalte larria egiteko benetako arriskua egongo balitz eskatzaileak arrisku pertsonala arrisku orokorraren gainetik frogatu behar duela iradokitzea barregarria da”.
  • Errefuxiatuaren estatutuak jazarpena eragin duten arrazoi guztiak bertan behera geratu direnean bakarrik amaitu beharko luke. “Erantzukizun-amaierari buruzko klausulak” deitutakoak zuzendu egin beharko lirateke 1951ko Genevako Konbentzioarekin erabat bat etor daitezen, estatutuaren amaierari salbuespenak barne hartuz pertsonak jazarpen-mehatxu berriei aurre egiten dienean, jatorriko herrialdeko egoeran aldaketak gertatu arren.
  • Krimenak egin dituztenei errefuxiatuaren estatutua ukatzeko arrazoiek nazioarteko legeriarekin gehiago bat etorri beharko lukete. “Baztertze-klausula” deitutakoari zuzenketak egin behar zaizkio 1951ko Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioan ezarritako irizpide zehatzak ez ditzan gainditu.
  • Badirudi prozedura bizkortuaren oinarria okerreko ideia bat dela, hau da, asilo-eskatzaile gehienek sistemaz abusatzen dutela. Prozedura zuzen eta eraginkorretan oinarritu beharko luke, babesa behar duten pertsonak identifikatzeko aukera ematen duten prozeduretan. Dokumenturik ez izatea edo eskaerak denboraz kanpo aurkeztea ez da automatikoki sinesgarritasun-faltatzat jo behar.
  • Bibliografia

    • UNHCR eta ECRE (2012): Directiva de reconocimiento. Asilo en Europa. Ahora está en tus manos.

    • CEAR (2012): La situación de las personas refugiadas en España. Informe 2012. Espainiako Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea. Los libros de la catarata, Madril.

    • 2011/95/EE Zuzentaraua, Europako parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2011ko abenduaren 13koa, arlo hauei buruzko arauak ezartzen dituena: beste herrialde bateko nazionalei edota aberrigabeei nazioarteko babesa aitortzeko baldintzei buruzkoak, errefuxiatuentzako edota ordezko babesa izateko eskubidea duten pertsonentzako estatutu bateratu bati buruzkoak, eta emandako babesaren edukiari buruzkoak’.

    • EBren webgunea: http://www.europa.eu