Aurkezpena

Erbestean bizi diren pertsonei.Beste aukerarik ez dutenez, lurraldeak eta lurralde horien mugak zeharkatzen dituztenei.Gogorra izanagatik ere, beraien eskubideak defendatzen dituztenei.Minez negar egiten dutenei, eta bizitzari irri egiten diotenei.Duintasuna eraikitzen eta babesten dutenei.

 

CEAR-Euskadiren Asiloari buruzko hiztegia kontsulta-tresna garrantzitsua da (praktikoki eta teorikoki) giza eskubideen arloan lan egiten dutenentzat, bai eta arlo horretan lanean hasi nahi dutenentzat ere.

2014ko argitalpen honetan, hiztegia onlineko bertsioan argitaratu da, eta asilo-eskubidearekin nahiz giza eskubideekin lotutako erreferentziazko terminologia aurkituko dugu bertan; zehazki, arreta berezia jarri da Espainiar estatuko asilo-sisteman.Hiztegian, terminoen definizioak emateaz gain, termino horien azterketa kritiko bat egin da, giza eskubideen nazioarteko araudiaren konpromisoak betetzearekin lotuta.

Terminoak hasierako letraren nahiz bloke tematikoen bidez bilatu daitezke; bloke tematiko horiek, hain zuzen, honela banatu dira: Asilo-eskubidea; Espainiako asilo-sistema; Europar Batasuna eta Asiloa; Nazio Batuak eta pertsona errefuxiatuak; Generoa eta Asiloa; Giza eskubideak; Aberrigabetasuna; Adingabeak; Migrazioak; Herritartasuna; eta Psikosoziala.

logo_cabecera[1]

 

 

kristo kalea, 9. Bis, 5. solairua / 48007 bilbo

tel.: 94 424 88 44 / faxa: 94 424 5938

 

ceareuskadi@cear.es / estekara jo

 
Lan hau egiten parte hartu duten pertsonak: Sofía Abaitua, Rosabel Argote, Patricia Bárcena, Iker Bocos, Itziar Caballero, Javier Canivell, Paula Castro, Raquel Celis, Mónica Fernández, Zigor Gorriti, Leire Lasa, Suniva Martínez, Iñaki Ramírez de Olano, Lucila Jimena Rozas, Claudia Alejandra Sepúlveda, Jon Solaguren, Unai Urrutia y Javier Villanueva.


 

Finantziazioa:

horizontal1[1]

 

 

 

 

 

 


 

Argitalpenaren urtea eta lekua:Bilbo, 2014.

Euskarara itzulpena:Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak, S.L.

Diseinua eta garapena:Erreka Multimedia S. Koop.

Ilustrazioa:Asier Gallastegi.

Argitalpen hau Creative Commons lizentziapean dago

 

Print Friendly