Gizarteratzea

||

Eraikuntza kolektiboko ariketa da, non hainbat agentek inplikatuta egon behar duten:

  • Administrazio publikoa: autonomia eta gizartearen parte-hartzea sustatuko dituen gizarte-ongizateko sistema publikoa bermatuz. Lankidetza- eta elkartasun-ekintzak sartuz sisteman, kohesio eta elkartasun handiagoa duen gizartea eraikitzeko.
  • Pertsonak eta gizarte-kolektiboak: protagonistak dira haiei eragiten dieten gizarteratzeko neurriak egiteko eta abian jartzeko garaian. Prozesuak proposatzeko eta prozesu horietan modu eraginkorrean parte hartzeko berebiziko gaitasuna dute.
  • Egoera politikoa, kulturala eta ekonomikoa: gizarte-bazterketa eragiten duten kausak landuz. Horretarako, honako hauek hartu behar dira kontuan: genero-ikuspegia sartzea, baita adinak, jatorriak, arrazak eta erlijio- nahiz sexu-arloko aukerak direla medio sortzen diren aldeak eta desberdintasunak ere.

Bibliografia

  • Alfama, E.; Obradors, A.; eta Subirats, J. (2009): Ciudadanía e Inclusión social frente a las Inseguridades Contemporáneas. La significación del empleo. Gobernu eta Politika Publikoen Institutua. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Bartzelona.

  • Barbosa, F; Gómez, P; López-Caniego Mª D.; eta Martínez, Mª A. (2005): La Integración: conceptualización y análisis, Puntos de Vista aldizkarian. Madrilgo Hiriko Migrazioen eta Kultura Arteko Bizikidetzaren Behatokiko koadernoak. 3. zk. 1. urtea. Madril: Immigrazioko, Garapenerako Lankidetzarako eta Boluntariotzako Zuzendaritza Nagusia. Madrilgo Udaleko Enplegu eta Herritarren Zerbitzuen Gobernu Saila.