Segurtasun juridikoa

||

Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak (LMB) ‘segurtasun juridikoaren’ honako definizio hau ematen du: “eskubide-subjektuek beren egoera juridikoaren inguruan duten ziurtasuna, hau da, egoera hori soilik beren eskubideak bermatuko dituzten prozeduren bidez (aldez aurretik ezarritakoak) aldatu ahal izango dela. Arauek jokabideak erregulatzeko duten eraginkortasunaren isla praktikoa da.”

Print Friendly

Enpresa transnazionalek printzipio honetara jotzen dute beren interesak aldaketa politikoen –beren jardueren gain kontrol handiagoa ezar dezaketenen– aurrean defendatzeko. “Horrela, ezkutuan geratzen da benetako segurtasun juridikoak Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea Lex Mercatoriaren mailaren gainetik ezarri beharko lukeela.”

Bibliografia

  • Pulido, A. (2012): ‘Militarizazioa’ honako hiztegi honetan: Enpresa transnazionalei buruzko Hiztegi Kritikoa. Korporazio handien botereari aurre egiteko gakoak. Bakea eta Duintasuna. Antrazyt bilduma, Icaria, Bartzelona.