Administrazioaren isiltasuna

||

Administrazioak berariaz ebatzi behar ditu aurkeztutako eskaerak edo idatziak. Administrazioaren isiltasuna negatiboa den kasuetan, administrazioak ez badio ezarritako epean erantzuten eskaera bati, eskaera ukatu egin dela ulertuko da. Horixe izan ohi da arau orokorra. Administrazioaren isiltasuna positiboa den kasuetan, administrazioak ez badio erantzuten, eskaera onartu egin dela ulertuko da.

Asilo-eskaerak izapidetzeko onartzeko prozesuan, administrazioaren isiltasuna positiboa izaten da.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.