Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Sistema

||

Errefuxiatuekiko esku-hartzean inplikatuta dauden eta hainbat konpromiso eta funtzio dituzten Nazio Batuen mekanismoak biltzen ditu.

Babes horren zati handi bat Nazio Batuen ekintza humanitarioko mekanismoaren bitartez bideratzen da. Erakundeen arteko Batzorde Iraunkorrak (IASC, ingelesezko siglekin), ‘taldeka kudeatzeko ikuspegiaren’ bitartez, erakunde humanitarioak bildu eta koordinatzen ditu, Nazio Batuen sistemaren barruan zein kanpoan, batera jarduteko. Errefuxiatuen eta barne-desplazatuen babesaz arduratzen den erakunde nagusia UNHCR da. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearekin (IOM) batera, errefuxiatuen esparruak koordinatu eta kudeatzen ditu.

Nazio Batuek, Ekialde Hurbileko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA, ingelesezko siglekin) bitartez, larrialdiko babesa eta gizarte-laguntzako programak eskaintzen dizkie palestinar errefuxiatuei.

Taldeka kudeatzeko ikuspegi horri aktiboki lotuta dauden Nazio Batuen gainerako erakundeen artean, honako hauek daude: Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea (FAO), Nazio Batuen Garapen Programa (UNDP), Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (UNICEF), Gai Humanitarioak Koordinatzeko Bulegoa (OCHA), Elikagaien Mundu Programa (WFP), Osasunaren Mundu Erakundea (OME) eta Giza Eskubideen aldeko Goi Komisarioaren Bulegoa (OHCHR).

Print Friendly

Bibliografia