Garapena

||

Herritarrak premia gorrian bizi diren egoera batetik abiatuta, baliabideen eta energiaren kontsumoa handitzen denean bizi-itxaropena, hezkuntza eskuratzeko eta zoriontsuago izateko aukerak ere handitu egiten dira baina atalase-maila jakin batetik aurrera korrelazio hori galdu egiten da. Gizarte-desberdintasunak sakondu egiten dira gutxiengo batek ondasun gehiegi metatzen eta kontsumitzen dituelako. Gizadiaren zati bat gizadiaren beste zati batek bizirauteko behar dituen lurraldeak suntsitzearen kontura aberasten da. Baina ez da soilik justizia sozialaren premia baizik eta planetaren mugekin bat datozen bizimodu-ereduak izatea. Sistema ekonomikoak materialak eta energia behar ditu eta hondakinak eta beroa isurtzen ditu hazkunde mugagabea jasan ezin duen biosferara. Orain arte, kapitalaren zerbitzura dauden Gobernuek eta erakunde multilateralek muga horiek alde batera uzten dituzten konponbideak aurkeztu dituzte. Ez dagokio kantitateari soilik baita nolakotasunari ere. Gizarte kapitalistan ez da jendeak behar duena ekoizten korporazio handiei etekina ematen diena baizik. Gizarte-ugalketaren kostuak ordaindu ezin dituen baina aldi berean, horiek gabe biziraun ezin dezakeen sistema batean bizi gara; beraz, lan itzel hori ezkutukoa da eta emakumeen gain dago. Yayo Herreroren moduko ekofeministek aldarrikatzen duten moduan, zaintzaren kulturak funtsezko inspirazio izan behar du arlo sozialean eta ekologikoan iraunkorra den gizarte batentzat. ‘Zaintza-lanaren’ definizioa honako hauei lotutako zereginei dagokie: giza ugalketari, haurren hazkuntzari, oinarrizko beharrak asetzeari, osasunaren sustapenari, laguntza emozionalari, sustapen soziala errazteari eta abar.

Bibliografia

  • Celorio, G.; eta López de Munain, A. (2007): Garapenerako Hezkuntzaren Hiztegia. Hegoa Institutua. Bilbo.

  • Herrero, Y.; eta Pascual, M. (2010): Ecofeminismo, una propuesta para repensar el presente y construir el futuro. CIP Ecosocial, 10. zenbakiko ECOS buletina, urtarrila-martxoa 2010.

  • Herrero, Y.; eta González Reyes, L. (2011): ‘Decrecimiento justo o barbarie’, Desarrollo, cooperación y empresas transnacionales. Pueblos, 49. zenbakia, 2011ko abenduko ale berezia.

  • bibliografia

  • bibliografia