Garapena

||

Ikuskera etikoa. Garapenaren definizioa gizartearen pentsamenduaren eta nagusitu diren balioen arabera bilakatu da. 80. hamarkadara arte garapena herrialde bakoitzaren hazkunde ekonomiko gisa ulertzen zen baita hazkunde horrek gizabanako bakoitzaren aukerak handitzen zituela ere.

Hamarkada honetan, kontzeptua bilakatzen hasi da. 1986an Nazio Batuen Batzar Orokorrak Garapenerako Eskubideari buruzko Adierazpena onartu zuen, giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak erabat gauzatzeari lotuz.

Ondoren Garapenerako Nazio Batuen Programak (GNBP) giza garapenaren terminoa sortu zuen Amartya Sen-en eta gizakiaren aukerak nabarmendu zituzten beste pertsona batzuen lanari esker. Giza garapena gizakiaren aukerak, gaitasunak (pertsonek beren bizitzan egiteko edo izateko dituzten aukera anitzak) eta askatasunak zabaltzeko eta hobetzeko prozesua da.

GNBPrentzat giza garapenerako nahitaezkoak diren oinarrizko gaitasunak honako hauek dira: bizitza luze eta osasuntsuaz gozatzea, hezkuntza jasotzea, pertsona duintasunez bizitzea ahalbidetzen duten baliabideak eskuratzea eta komunitateari dagozkion erabakietan parte hartzeko aukera izatea.

Gaur egun garapenaren paradigmaren azterketa kritikoa zabaltzen ari da, hainbat dimentsiori dagokiona hain zuzen. Azken hamarkadan Desazkundearen proposamen antidesarrollistak sendotu egin dira Europan; proposamen horiek Bizimodu Onaren paradigmatik eta herri eta komunitateen antzinako jakintzatik eta esperientzietatik datoz. Proposamen horiek garapen-paradigma gisa metatze kapitalistaren eredua ‘gainditzeko’ premia planteatzen dute, hain zuzen ere planetaren iraunkortasunarekin eta justizia sozial handiagoarekin bateragarria den bizimodua izateko.

Print Friendly

Herritarrak premia gorrian bizi diren egoera batetik abiatuta, baliabideen eta energiaren kontsumoa handitzen denean bizi-itxaropena, hezkuntza eskuratzeko eta zoriontsuago izateko aukerak ere handitu egiten dira baina atalase-maila jakin batetik aurrera korrelazio hori galdu egiten da. Gizarte-desberdintasunak sakondu egiten dira gutxiengo batek ondasun gehiegi metatzen eta kontsumitzen dituelako. Gizadiaren zati bat gizadiaren beste zati batek bizirauteko behar dituen lurraldeak suntsitzearen kontura aberasten da. Baina ez da soilik justizia sozialaren premia baizik eta planetaren mugekin bat datozen bizimodu-ereduak izatea. Sistema ekonomikoak materialak eta energia behar ditu eta hondakinak eta beroa isurtzen ditu hazkunde mugagabea jasan ezin duen biosferara. Orain arte, kapitalaren zerbitzura dauden Gobernuek eta erakunde multilateralek muga horiek alde batera uzten dituzten konponbideak aurkeztu dituzte. Ez dagokio kantitateari soilik baita nolakotasunari ere. Gizarte kapitalistan ez da jendeak behar duena ekoizten korporazio handiei etekina ematen diena baizik. Gizarte-ugalketaren kostuak ordaindu ezin dituen baina aldi berean, horiek gabe biziraun ezin dezakeen sistema batean bizi gara; beraz, lan itzel hori ezkutukoa da eta emakumeen gain dago. Yayo Herreroren moduko ekofeministek aldarrikatzen duten moduan, zaintzaren kulturak funtsezko inspirazio izan behar du arlo sozialean eta ekologikoan iraunkorra den gizarte batentzat. ‘Zaintza-lanaren’ definizioa honako hauei lotutako zereginei dagokie: giza ugalketari, haurren hazkuntzari, oinarrizko beharrak asetzeari, osasunaren sustapenari, laguntza emozionalari, sustapen soziala errazteari eta abar.

Bibliografia

  • Celorio, G.; eta López de Munain, A. (2007): Garapenerako Hezkuntzaren Hiztegia. Hegoa Institutua. Bilbo.

  • Herrero, Y.; eta Pascual, M. (2010): Ecofeminismo, una propuesta para repensar el presente y construir el futuro. CIP Ecosocial, 10. zenbakiko ECOS buletina, urtarrila-martxoa 2010.

  • Herrero, Y.; eta González Reyes, L. (2011): ‘Decrecimiento justo o barbarie’, Desarrollo, cooperación y empresas transnacionales. Pueblos, 49. zenbakia, 2011ko abenduko ale berezia.

  • bibliografia

  • bibliografia