Bidaia-agiria (edo bidaia-titulua)

||

Estatuak ematen duen agiria da, estatu horren nazionalitatea ez duten pertsonen identifikazioa eta bidaia ahalbidetzen duena. Kasu hauetan ematen da agiri hori:

  • 1951ko Genevako Konbentzioak araututako bidaia-agiriak munduko edozein herrialdetara bidaiatzeko aukera ematen die errefuxiatu-izaera onetsita duten pertsonei; jakina, ezingo dute beren jatorriko herrialdera bidaiatu, jazarriak izateko susmo sendoak zituztelako ihes egin baitzuten handik.
  • Aberrigabearen Estatutuari buruzko Konbentzioak araututako bidaia-agiriak bidaiatzeko baimena ematen die aberrigabetasun-izaera onetsita duten pertsonei.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.