Estatuak ematen duen agiria da, estatu horren nazionalitatea ez duten pertsonen identifikazioa eta bidaia ahalbidetzen duena. Kasu hauetan ematen da agiri hori:
1951ko Genevako Konbentzioak araututako bidaia-agiriak munduko edozein herrialdetara bidaiatzeko aukera ematen die errefuxiatu-izaera onetsita duten pertsonei; jakina, ezingo dute beren jatorriko herrialdera bidaiatu, jazarriak izateko susmo sendoak zituztelako ihes egin baitzuten handik.
Aberrigabearen Estatutuari buruzko Konbentzioak araututako bidaia-agiriak bidaiatzeko baimena ematen die aberrigabetasun-izaera onetsita duten pertsonei.