Errefuxiatuaren estatutua

||

Nazioarteko babesa, 1951ko Genevako Konbentzioa sinatu zuen Estatu batek errefuxiatu-izaera onesten dien guztiei ematen diena.

Errefuxiatu gisa onetsitako pertsonaren ez-itzulketaren printzipioa bermatzen du estatutu horrek, baita Konbentzio horretan ezarritako eskubideak onestea ere. Estatu espainolean, Asilo Legearen (36. artikulua) arabera, estatutua emateak eskubide horiek onestea ekarriko du berekin, eta, gutxienez: itzulketaren aurkako babesa; emandako nazioarteko babesaren edukiarekin zerikusia duten eskubide eta betebeharren gaineko informazioa eskura izatea, babes horren onuradunak ulertzeko moduko hizkuntza batean; bizilekua eta lan iraunkorra baimentzea; identitate- eta bidaia-agiriak ematea; enplegu-zerbitzu publikoak eskura izatea; hezkuntza, osasun-laguntza, etxebizitza, gizarte-laguntza eta gizarte-zerbitzuak, genero-indarkeriaren biktima direnei aplikatzekoa den legerian onetsitako eskubideak, bidezko bada, gizarte-segurantza eta integrazio-programak eskura izatea, Espainiako nazionalitatea dutenen baldintza berberetan; Espainiako nazionalitatea duten pertsonen baldintza berberetan, lanerako edo etengabeko prestakuntza eta praktikaldiko lana eskura izatea, baita diploma eta ziurtagiri akademiko eta profesionalak eta atzerrian emandako bestelako kalifikazio-proba ofizialak onesteko prozedurak eskura izatea ere; zirkulazio-askatasuna; integrazio-programa orokor edo espezifikoak eskura izatea; borondatezko itzulketa sustatzeko programak eskura izatea; familia-batasunari eta horretarako ezar daitezkeen laguntza-programak eskura izateari eustea.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.