Militarizazioa

||

Mugen militarizazioak bestelako ondorioak ere baditu, honako hauek besteak beste: gero eta arriskutsuagoak diren migrazio-ibilbideen areagotzea, gizakien, batez ere, emakumeen, salerosketako sareekiko kalteberatasuna handitzea, pertsona asko hil eta desagertzea eta asilo-eskubidea arian-arian desagertzea (mugen esternalizazioaren terminoarekin batera doan azterketan irakur daiteke).

Kapitalismo neoliberala zuzentzen duen logikan, gobernuek enpresa transnazionalen interesa interes publikoarekin identifikatzen dute eta horrela Estatuko segurtasun-indarren erabilera enpresen instalazio eta interesak ‘babesteko’ eta horiekiko gizarte-oposizioa zigortzeko justifikatzen dute, errepresio politikoaren eta buruzagien kriminalizazioaren bidez. Lurraldeen militarizazioa estrategia psikosozial bati lotzen zaio, sozializazio belikoari hain zuzen ere, eta horren bidez herritarrengan imaginario kolektiboak sustatzen dira gerrako logika militarraren ikuspuntutik indarkeriaren erabilera eta kriminalizazioa justifikatzeko. Irakeko okupazioa da horren adibide ezaguna baina beste eskualde batzuetan ere ohiko praktika izaten da, enpresa nagusiak aurkitzen diren herrialdeentzat oharkabeko praktika hain zuzen. Jarduera militarrari paramilitarismoaren jarduera lotu beharko litzaioke, esaterako Kolonbia, Guatemala eta Mexikon Estatuarekin ados jarrita jarduten baitu, multinazionalekiko erresistentzia indarkeriarekin itoaraziz edo enpresa horiek sartzeko bidea prestatuz. Inbertsio askok lurraldearen degradazioa, herritarrak desplazatzera behartzea, tokiko ekonomia suntsitzea eta eskubide sozial eta kulturalak urratzea eragiten dute baina kontrol militarrak oposizioa zigortzeko erabiltzen dituen indarkeria-mekanismoek kasu larrienetan hilketak edo behartutako desagertzeak eragin ditzake. Kolonbian hilketa eta desagertze horietako asko gizarte-buruzagiak gerrillari gisa kriminalizatuz justifikatzen dira.

Bibliografia

  • Pulido, A. (2012): ‘Militarizazioa’ honako hiztegi honetan: Enpresa transnazionalei buruzko Hiztegi Kritikoa. Korporazio handien botereari aurre egiteko gakoak. Bakea eta Duintasuna. Antrazyt bilduma, Icaria, Bartzelona.

  • Martín-Baró, I. (2000): Psicología social de la guerra. Hirugarren edizioa, Universidad Centroamericana José Simeón Cañas. UCA Editores. San Salvador.