Jatorriko herrialdea

||

Pertsona bat handik datorren estatua, dela bertako nazionala izanik, dela haren bizileku-herrialdea izanik.

Kasu askotan, pertsona baten nazionalitateko herrialdea eta pertsona hori jaiotako herrialdea ez dira estatu berekoak izaten, bai beste herrialde batean bizi ondoren, han nazionalizatu delako, bai jaio zen tokia ez delako estatutzat hartzen edo estatu izateari utzi diolako (esaterako, aberrigabea), bai beste edozer gertatu delako.

Errefuxiatuek nazionalitateko herrialdetik alde egiten dute jazarriak izateko susmo sendoak dituztelako.

Print Friendly

2013ko lehen seihilekoan, errefuxiatuen jatorriko herrialde nagusiak honako hauek izan ziren, ordena honetan: Afganistán, Siria, Somalia, Sudan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Myanmar, Irak eta Kolonbia. Azken horren datuek errefuxiatuan antzekoa egoeran dauden pertsonak ere biltzen ditu (adibidez, barne-desplazamendua).

Bibliografia

  • UNHCR (2013): Mid-year Trends 2013.