Jatorriko herrialde segurua

||

Espainiako estatuak asiloa eskatzeko aukeratatik Europako Erkidegoko herritarrak kanpo uzte hori 1951ko Genevako Konbentzioaren aurkakoa da, eskubide horren izaera unibertsala urratzen baitu, murrizketa bat ezartzen baitu nazionalitatea dela-eta Herrialde batzuk ustez beste batzuk baino seguruagoak direla esan baitaiteke ere, horietan babesa eraginkorragoa delako, betiere kontuan izan behar da salbuespenak izan daitezkeela kasu horretan ere, eta jazarpena gertatu. Mugaketa horrek erakusten digu estatu espainolarentzat asilo-eskubidea ez dela pertsona ororentzat funtsezko eskubide.

Bibliografia

  • Giza Eskubideak eta oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/32/EB Zuzentaraua, nazioarteko babesa emateko edo kentzeko prozedura erkideei buruzkoa.

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/95/EB Zuzentaraua, 2011ko abenduaren 13koa, hirugarren herrialdeetako nazionalak edo aberrigabeak nazioarteko babesaren onuradun gisa onesteko eskakizunei, errefuxiatuentzako edo babes subsidiariorako eta emandako babesaren edukirako estatutu uniforme bati buruzko arauak ezartzen dituena.

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituena.