Atzerritarrei buruzko erregelamendua

||

Botere betearazleak egin eta onartutako araua da, eta Atzerritarrei buruzko Legea garatzeko eta betearazteko arau eta aginduak biltzen ditu. Gaur egun apirilaren 20ko 557/2011 Errege Dekretuaren bitartez garatzen da Legea, baina honako hauen bitartez aldatu da:

  • Auzitegi Gorenaren 2013ko martxoaren 12ko epaia (apirilaren 24ko BOEa, 98. zk.).
  • Auzitegi Gorenaren 2013ko ekainaren 11ko epaia (uztailaren 22ko BOEa, 174. zk.).
  • Urriaren 31ko 844/2013 Errege Dekretua (azaroaren 1eko BOEa, 262. zk.).
  • Eta martxoaren 14ko 162/2014 Errege Dekretua (martxoaren 15eko BOEa, 64. Zk.).
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzkoa.

    • 557/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa; Errege Dekretu honen bidez onartu egiten da 4/2000 Lege Organikoaren Araudia, Espainian dauden atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei eta euren gizarteratzeari buruzkoa.