SIRENE (Sarrera Nazionalerako Informazio Osagarriaren Eskaera)

||

SIRENE bulegoak (Supplementary Information Request at the National Entry / Sarrera Nazionalerako Informazio Osagarriaren Eskaera), Schengengo Akordioa sinatu zuten estatu guztietan sortu zirenak, Schengengo Informazio Sistemari (SIS) laguntzeko mekanismo operatiboa dira. Bere zeregin nagusien artean Europako agintari judizialak atxilotzeko eta estraditatzeko bilatzen ari diren pertsonen deskribapenak SISean “baliozkotzea” dago, baita eskatutako informazioa gainerako SIRENE Bulego guztietara nahitaez eta berehala bidaltzea ere.

Bere eskumen nagusiak Euroaginduaren (Europako atxilotzeko eta entregatzeko agindua) alorrean garatzen dira, SIS operatibo dagoen Europar Batasuneko estatu kideetarako; eta estradizioaren alorrean, Schengengo Akordioa sinatu duten gainerako herrialdeetan, Norvegian eta Islandian.

Print Friendly

Bibliografia

  • Europar Batasuna (2013): Batzordearen betearazpen-erabakia, 2013ko otsailaren 26koa, Sirene Eskuliburuari eta bigarren belaunaldiko Schengengo Informazio Sistemarako (SIS II) beste betearazpen-neurri batzuei buruzkoa.. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2013/115/UE Erabakiak, C(2013) 1043 zenbakiaren jakinarazitakoa.