Jazarpen-agentea

||

Horrela esango zaie jazarpen-ekintzak (asilo-eskubidearen kasuan) edo kalte larriak (babes subsidiarioaren kasuan) burutzen dituztenei, edo burutuko dituzteneko susmo sendoa dagoenean. Hainbat motatakoak izan daitezke agente horiek: a) estatuarenak: jazarpena edo kalte larriak Estatuak edo haren egituraren batek egikaritzen dituenean; b) Estatuarenak ez direnak: Estatuaren esparrutik kanpo jarduten duten pertsona, talde edo komunitateak biltzen dituzte, baina Estatuak jazarpena edo kalteak sustatzen, onartzen edo toleratzen dituen, edo benetako babesa emateko gai ez den esparru batean. Espainiako Asilo Legeak beste hirugarren mota bat ere biltzen du: c) Estatua edo lurraldearen zati handi bat kontrolatzen duten alderdi edo erakundeak.

Print Friendly

1951ko Genevako Konbentzioaren helburua jazarpenaren biktimak babestea da, agente jazarlea Estatuarena izan edo ez. Dena den, historikoki (eta gaur egun ere bai) Estatuek interpretazio murriztailea egin dute. Oztopoak jarri dizkiote errefuxiatuen babesari Estatuaren jazarpena onartutakoan, bere pasibotasunarekin, tolerantziarekin edo babesteko ezintasunarekin egikaritutakoa diskriminatuta, eta hortxe biltzen dira genero-arrazoiengatiko, orientazio sexualagatiko eta genero-identitateagatiko jazarpen era gehienak.

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen duena.

  • CEAR Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo