Errefuxiatuak Hartzeko Zentroa (EHZ)

||

Establezimendu publikoak, etorkinak integratzeko zuzendariordetza nagusiak kudeatuak, beren premiei eta beren familiakoen premiei erantzuteko bitarteko ekonomikorik ez duten desplazatuei, errefuxiatuei eta asilo-eskatzaileei laguntza emateko ardura dutenak. Ostatua, mantenua eta presako eta lehen mailako laguntza psikosoziala emateaz arduratzen dira, baita komunitatearen bizikidetza eta integrazioa errazteko beste zenbait gizarte-zerbitzu antolatzeaz ere.

Etorkinak Behin-behinekoz Barneratzeko Zentroekin (EBBZ) batera, migrazio-zentroen sare publikoa osatzen dute.

Zuzendaritza horrek gizarte-erakundeekin hitzartzen du harrera-zentro gehienen kudeaketa. Kasu horietan ‘migrazio-zentroak’ esaten zaie, oro har. Historikoki, Espainiako Gurutze Gorriak, Migrazioetako Espainiako Batzorde Katolikoa Elkarteak (ACCEM) eta Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordeak (CEAR) bete dute zeregin hori.

Print Friendly

Bibliografia