Babes subsidiarioa amaitzea

||

Babes subsidiarioak ematen duen nazioarteko babesa amaitzea, dagoeneko ez dela beharrezkoa edo ez dagoela justifikatuta ebazten delako.

Espainiako Asilo Legearen arabera, babes hori amaituko da baldin eta: a) pertsonak esanbidez eskatzen badu; b) Espainiatik irten bada beste herrialde batean finkatzeko; c) babes mota hori jadanik beharrezkoa ez bada, babesa ematera eraman zuten zirkunstantziak desagertu edo aldatu ondoren.

Zirkunstantzia-aldatze horrek esanguratsua izan behar du, eta ez aldi baterakoa, hau da, une oro ziurtatu behar da pertsona horrek ez duela kalte larriak jasateko inolako arriskurik.

Babes subsidiarioa amaitzeak ez du galaraziko pertsonak estatu espainolean bizitzen jarraitzea. Kasu horretan, atzerritarren eta immigrazioaren alorrean indarrean dagoen araudiari lotuko zaio, eta pertsona horrek estatu espainolean legez bizi izan duen denbora hartuko da kontuan.

Asilo Legearen 45. artikuluan bildu dira babes subsidiarioa amaitu eta ezeztatzeko prozedurak.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.