||
Eskubide zibil eta politikoek gainerako eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalekiko (EESK) hierarkiari eutsi diote babesari dagokionez. 1978ko Espainiako Konstituzioan eskubide zibil eta politikoek 14.-29. artikuluetan jasotzen diren Oinarrizko Eskubide deiturikoen zerrenda osatzen dute. Gainera, asilo-eskubidea historikoki eskubide horien urraketarekiko nazioarteko babes-mekanismo gisa interpretatu izan da.
Nazio Batuak (1966): Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna Batzar Orokorraren 1966ko abenduaren 16ko 2200 A (XXI) Ebazpena.