Asilo eta Babes Bulegoa (ABB)

||

Nazioarteko babesaren eskaerak izapidetzeko eskumeneko organoa.

Barne Ministerioaren agindupean dago, eta asilo-eskaerak jasotzen ditu, eta, ondoren, izapidetzeko fasea onartzeko edo ez onartzeko proposatzen du (izapidetzea onartzeko prozedura). Izapidetzeko onartutako eskaeretan bildutako probak eta espedientea aztertzeaz ere arduratzen da (espedientea bideratzea), eta, jarraian, nazioarteko babesa ematearen aldeko edo kontrako txostena ematen du; ondoren, txosten hori ABMB ri helaraziko zaio.

Hala, indarreko asilo-erregelamenduaren arabera, honako eginkizun hauek ditu:

  • Asiloa emateko prozedura bideratzea.
  • Asiloko eta Babeseko Ministerio arteko Batzordearen ( ABMB) Idazkaritzaren euskarri materiala izatea.
  • Interesdunei eskaeren ebazpenak jakinaraztea.
  • Asilo-eskatzaileei indarreko gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa eta orientazioa ematea.
  • Barne Ministerioari eskaerak izapidetzeko ez onartzeko proposatzea.
  • Aldian behin, ABMBri erabakitako ez-onartzeen eta aplikatutako irizpideen berri ematea.
  • ABMBri arrazoi humanitarioengatik irauteko baimen-proposamenak eta ukatze-ebazpenaren ondorioak helaraztea, ebatz ditzan.
  • UNHCRk estatu espainolean duen ordezkariari estatistika-datuak eta bestelako datuak ematea estatu espainoleko errefuxiatu eta asilo-eskaerei dagokienez.
  • 2009ko Asilo Legearen arabera, ABBk honako eginkizun hauek ere bete behar ditu:

  • Babesa familiari zabaltzeko eskaerak izapidetzea.
  • Emandako nazioarteko babesa amaitzeko eta ezeztatzeko prozedurak hastea. Gainera, ABB aberrigabearen estatutuaren
    eskaerak izapidetzeko eskumeneko organoa da. Horri dagokionez, honako eginkizun hauek dauzka:
  • Eskaera-prozedura hastea, baldin eta bulegoak, jakindako gertaera, datu edo informazioen arabera, aberrigabezia eragiten duten zirkunstantziak tartean egon daitezkeela uste badu. Kasu horretan, ABBk eskatzaileari emango dio horren berri, alegazioak aurkezteko aukera izan dezan.
  • Eskatzaileak eskaerak hasten baditu, ABBri helaraziko dizkio.
  • Aberrigabezia-espedientea bideratzea.
  • Ebazpen-proposamenak Barne Ministerioari helaraztea, ongi arrazoituta eta banan-banan, Atzerritarren eta Immigrazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.
  • Agintari nazionalen edo haien bitartekoen eskutik atzerritarrei dokumentu edo ziurtagiriak ematen zaizkien bezala, kasu honetan ere, eskumeneko organoak aberrigabeei dokumentu edo ziurtagiri horiek ematen dizkiela zaintzea eta kontrolatzea.
  • Aberrigabearen estatutua ezeztatzeko edo amaitzeko izapideak hastea.

    Print Friendly

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.

    • 865/2001 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, aberrigabearen estatutua onesteko erregelamendua onartzen duena.

    • 203/1995 Errege Dekretua, otsailaren 10ekoa, asilo-eskubidea eta errefuxiatu-izaera arautzen dituen martxoaren 26ko 5/1984 Legea aplikatzeko erregelamendua onartzen duena.