Asilo-erregelamendua

||

Botere betearazleak landutako eta onartutako tresna, Asilo Legea garatu eta aplikatzeko arau eta aginduak biltzen dituena. Lege hori aplikatzeko interpretazio eta arauak biltzen ditu.

Egun indarrean dagoen Erregelamendua aurreko Asilo Legearekin garatutakoa da.

Print Friendly

Legearen arabera, aplikazio-erregelamendua onartu behar da argitaratzen denez geroztik sei hilabete igarotzen direnean. Legeak lau urte eman ditu indarrean, eta, hiztegi hau argitaratu den egunean, Erregelamendua ez da oraindik kaleratu (2010eko lehen seihilekoan argitaratu behar zen). Asilo-eskubidea erabiltzeari dagokionez, garrantzi handiko zenbait prozedura zehazteke daude oraindik, eta horregatik asilo-eskatzaileak zalantza- edo babesgabezia-egoeran aurkitu ohi dira.

Bibliografia

  • 203/1995 Errege Dekretua, otsailaren 10ekoa, asilo-eskubidea eta errefuxiatu-izaera arautzen dituen martxoaren 26ko 5/1984 Legea aplikatzeko erregelamendua onartzen duena.