Kanpo Zaintzako Sistema Integratua

||

Kanpo Zaintzako Sistema Integratua Guardia Zibilaren erantzukizuna da eta honako honetan datza: “Espainiako kanpo-mugetako hainbat puntutan sentsoreak, radarrak eta optronikoak, aginte- eta kontrol-zentroak eta komunikazio-ekipoak ezartzea, arian-arian eta elkarren jarraian, baita intertzeptazio-unitateak indartzea ere”, “kanpo-muga eta kostaldeetan estaldura izateko, betiere immigrazio irregularra saihestu eta kontrolatzearren eta krimen antolatuaren eta nazioz haraindiko delinkuentziaren aurka borrokatzearren”. Estatuko segurtasun-indar horren arabera, sistema horrek honako eginkizun hauek betetzen ditu: a) gure kostaldera hurbiltzen diren itsasontziak urrundik detektatzea; b) itsasontzi mota eta eskifaia-kideak identifikatzea, legez kanpo egin dezaketen jarduna egiaztatzearren; c) hala badagokio, itsasontziaren jarraipena koordinatzea eta, horretarako, Guardia Zibilak dituen itsasoko, aireko eta lurreko baliabideak erabiliko dira; eta d) ustezko delitugileak bidean atzemateko edo etorkin irregularrei laguntzeko.

2001. urtean hasi zen martxan eta honako leku hauetan ezarri da: Algeciras (2002); Málaga eta Fuerteventura (2003); Cádiz, Granada eta Ceuta (2004); Almería eta Lanzarote (2006); Huelva eta Kanaria Handia (2007), Tenerife, Gomera eta Hierro (2008); Murtzia, Alacant, Valentzia, Castelló eta Balearrak (2009). Pontevedran eta Tarragonan ezartzea ere aurreikusita dago.

Print Friendly

Kanpo Zaintzako Sistema Integratua tresna bat da, Estatu espainolak immigrazio irregularrari aurre egiteko eta migrazioa kontrolatzeko abian jarri duen makineriaren tresna bat, betiere Europar Batasunaren politiken esparruan.