Europar Batasunaren Ituna

||

Maastrichten sinatu zen 1992ko otsailaren 7an, eta 1993ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Itunak Europaren integrazio politikoa jartzen du abian eta Europar Batasuna sortzen du, hiru zutabetan oinarrituta: Europar Erkidegoak, kanpo- eta segurtasun-politika bateratua (PESC) eta zigor-arloko lankidetza polizial eta judiziala (JAI). Herritartasun europarra ezartzen du, Europako Parlamentuaren eskumenak indartzen ditu eta ekonomia- eta moneta-batasuna abian jartzen du. Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) Europako Erkidego (EE) bihurtzen da.

Estatu kideek berrikusteko klausula bat sartu zuten, etorkizunean zabalkuntzak eta erakunde-aldaketak egiteko. Horixe egin dute Amsterdamgo Itunak (1997), Nizako Itunak (2001) eta Lisboako Itunak (2007).
Izan diren Atxikitze Itunek ere aldatu egin dute, eta Europar Batasunaren herrialde kopurua 28ra zabaldu dute.

Print Friendly

Bibliografia