Genevako Konbentzioa (1951)

||

Estatu espainolera iristen diren pertsona askok nazioarteko itunek errefuxiatuak definitzeko erabiltzen dituzten ezaugarri asko biltzen dituzte. Dena den, Europak eta, horrenbestez, estatu espainolak praktikan jarritako nazioarteko migrazio-fluxuen kontrol-politikak izugarri ari dira zailtzen nazioarteko babesaren premian dauden pertsonen asilo-prozedurarako sarbidea.

Estatu espainolak 1951ko Genevako Konbentzioari buruz egiten duen interpretazioa murritza izan ohi da eta honako hauek eskatzen ditu normalean:

  • Jazarpena indibiduala izatea. Esaterako, zenbaitetan ez da nahikoa izaten gutxiengo etnikoko edo gizarte-talde jakin batekoa izatea, talde horietako kideak oso jazarpen larria pairatzen ari direla edo erail egiten dituztela jakin arren: jazarri egin dutela frogatu behar izaten du asilo-eskatzaileak.
  • Legeak dio nahikoa jazarria izatearen zantzuak izatea (jazarleak ez du inoiz agerian jazartzen edo mehatxua ez da azkenean gauzatu), baina, praktikan, jazarpenaren froga osoa edo ia osoa eskatzen da.
  • Ohiko akatsa da bizitzaren, osotasun fisikoaren edo askatasunaren kontrako eraso konkretuen biktima izan diren pertsonak soilik jotzea errefuxiatutzat; izan ere, Genevako 1951ko Hitzarmenaren arabera, nahikoa da jazarpena gertatzearen zantzu oinarrituak izatea.
  • Bibliografia

    • Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioa.