Genevako Konbentzioa (1951)

||

‘Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioa’ da 1967ko New Yorkeko Protokoloarekin batera, asilo-eskubidearen nazioarteko erregimenaren funtsezko testua. Munduko bi gerren ondorioak arintzeko Nazio Batuek sortu zituzten bi tresnetako bat da, eta mundu osoa da bere aplikazio-eremua. Honako hauek dira hitzarmen horren bi ekarpen nagusiak: errefuxiatuaren definizioa eta ez-itzulketaren printzipioa.

Konbentzioak debekatu egiten die hura izenpetu duten estatuei, hitzarmenaren xedapenak aplikatzeko arrazaren, erlijioaren edo jatorriko herrialdearen araberako diskriminazioak egitea. Halaber, debekatu egiten du bere xedapenak aplikatzea pertsona jakin batzuei, honako hauek egin dituztela pentsatzeko arrazoizko zantzuak badaude: gerra-delituak, bakearen aurkako delituak edo gizateriaren aurkakoak, delitu arrunt larriak edo Nazio Batuen aurkako ekintzak.

Estatu espainola 1978an atxiki zitzaion Konbentzio horri.

Print Friendly

Estatu espainolera iristen diren pertsona askok nazioarteko itunek errefuxiatuak definitzeko erabiltzen dituzten ezaugarri asko biltzen dituzte. Dena den, Europak eta, horrenbestez, estatu espainolak praktikan jarritako nazioarteko migrazio-fluxuen kontrol-politikak izugarri ari dira zailtzen nazioarteko babesaren premian dauden pertsonen asilo-prozedurarako sarbidea.

Estatu espainolak 1951ko Genevako Konbentzioari buruz egiten duen interpretazioa murritza izan ohi da eta honako hauek eskatzen ditu normalean:

  • Jazarpena indibiduala izatea. Esaterako, zenbaitetan ez da nahikoa izaten gutxiengo etnikoko edo gizarte-talde jakin batekoa izatea, talde horietako kideak oso jazarpen larria pairatzen ari direla edo erail egiten dituztela jakin arren: jazarri egin dutela frogatu behar izaten du asilo-eskatzaileak.
  • Legeak dio nahikoa jazarria izatearen zantzuak izatea (jazarleak ez du inoiz agerian jazartzen edo mehatxua ez da azkenean gauzatu), baina, praktikan, jazarpenaren froga osoa edo ia osoa eskatzen da.
  • Ohiko akatsa da bizitzaren, osotasun fisikoaren edo askatasunaren kontrako eraso konkretuen biktima izan diren pertsonak soilik jotzea errefuxiatutzat; izan ere, Genevako 1951ko Hitzarmenaren arabera, nahikoa da jazarpena gertatzearen zantzu oinarrituak izatea.
  • Bibliografia

    • Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Genevako Konbentzioa.