Giza Eskubideen Defendatzaileei buruzko Deklarazioa

||

Mundu osoan aitortuak diren giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak sustatzeko eta babesteko, norbanakoek, taldeek eta erakundeek dituzten eskubide eta eginbeharrari buruz Nazio Batuek egindako Adierazpena da. Nazio Batuen Batzar Orokorraren 53/144 Ebazpenean onartu zen 1998ko abenduaren 9an.

Deklarazioak hitzartzen du giza eskubideen defendatzaileei laguntza eta babesa eman behar zaiela beren egitekoaren testuinguruan. Ez du eskubide gehiagorik ezartzen; aldiz, jadanik ezarritakoak defendatzaileen funtzio eta egoera praktikoari errazago aplikatzeko moduan artikulatzen ditu. Deklarazioan Giza Eskubideen defentsaren inguruan Estatuek dituzten zenbait betebehar eta gizabanako guztiok dugun erantzukizuna adierazten dira baita horiek Estatuko zuzenbidearekin duten lotura ere.

Print Friendly

Errefuxiatu asko giza eskubideen defentsan duten aktibismoagatik jazarriak izaten dira. Pertsona horiek herrialde seguru batera (nazioarteko babesarekin eta segurtasun- eta duintasun-baldintzetan) erbesteratzeak zenbaitetan beren aktibismoa gauzatzen jarraitzea ahalbidetzen die eta horrela, jatorrian mehatxatuta dauden pertsonen eta haien idealaren bozeramaile bihurtzen dira. Hortaz, defendatzaile errefuxiatuak babestea jatorrian geratzen direnak babesteko tresna ere izan daiteke, betiere nazioarteko erakundeen eta bestelako gizarte-agenteen inplikazioa eta elkartasuna lortuz gero.

Bibliografia

  • Eguren, E. eta Caraj, M. (2009): Nuevo manual de protección para los defensores de derechos humanos. Protection International, Brusela.

  • Nazio Batuak (1999): Mundu osoan aitortuak diren giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak sustatzeko eta babesteko, norbanakoek, taldeek eta erakundeek dituzten eskubide eta eginbeharrari buruzko Adierazpena. Distr. General, A/RES/53/144. Geneva.

  • UNOHCHR (2004): Los Defensores de los Derechos Humanos: Protección del Derecho a Defender los Derechos Humanos. 29. liburuxka. Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa, Nazio Batuak, Geneva.

  • Giza Eskubideei buruzko EBko zuzentarauak (2004) eta Protection International-ek sustatutako eta EBko partaide diren Estatuek (Espainia, Belgika eta Alemania) onartutako defendatzaileei buruzko ebazpenak.