Afrika Plana (I eta II)

||

Afrikarako Ekintza Planaren (Afrika Plana bezala da ezaguna) lehen edizioa 2006an onartu zen, “cayucoen krisia” puri-purian zegoenean. Immigrazioa prebenitzeko plan humanitario bat bezala aurkeztu zen, horretarako jatorrizko lekuetan garapena bultzatuz. Indarrean egon zen bitartean, Estatu espainolak hamabi akordio sinatu zituen Afrika Mendebaldeko Estatuekin, eta horietako sei berriz hartzeko akordioak ziren.

2009ko ekainean II. Afrika Plana (2009-2011) aurkeztu zen. Plan berri horrek hiru zeharkako helburu ditu oinarri: giza eskubideak, genero-berdintasuna, eta ingurumen-iraunkortasuna eta klima-aldaketarako egokitzapena. Helburu horiek beste sei helburu orokorretan garatzen dira, eta horien artean daude “Espainiaren eta Afrikaren artean merkataritza- eta inbertsio-harremanak sustatzea, baita Afrikaren garapen ekonomikoa ere” eta “migrazioaren alorrean Afrikarekin egindako elkarlana sendotzea”.

II. Afrika Planaren lehentasun estrategikoak interes espainiarrekin bat datoz, batez ere arrantzari eta energiari lotutako interesekin, baita estatu espainolera iristen diren errefuxiatuen eta etorkinen jatorriko eta igarotzako herrialdeen garrantzia estrategikoarekin ere.

Print Friendly

Jatorriko herrialdeetan migrazio klandestinoa saihestuko duen garapena sortzeko aitzakiarekin, Estatu espainolak interes geoestrategiko eta komertzialez kutsatutako lankidetza-politika bat ezarri du Afrikako herrialdeekin. Afrikako Plana da adibide esanguratsuenetako bat, izan ere, ‘legez kanpoko’ immigrazioaren aurkako borroka izan baita Afrikako kontinentean Espainiaren zabalkunde diplomatiko, ekonomiko eta militarra gauzatzeko justifikazioa.

Bibliografia

  • Hainbat egile (2013): ¿Qué hacemos para conectar la crítica a la movilidad en el capitalismo con la lucha contra las políticas migratorias y las fronteras? AKAL, Madril.

  • Romero, E. (2006): Quién invade a quién. El Plan África y la inmigración. Cambalache, 2006.

  • Azkona, N. (2013): La coherencia de los Planes África a examen: La relación entre los flujos de migración y los fondos de cooperación al desarrollo entre África Occidental y la Unión Europea. UPV-EHU, 2013ko ekaina.

  • Espainiako Gobernua (2009): 2009-2012ko Afrika Plana. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia eta Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa.