||
Ingurumen-arrazoiengatik errefuxiatutakoen debatean garrantzitsua den eta oharkabean igarotzen ari den gai bat garapen-proiektu handiek eragindako desplazamenduak dira, kasu askotan 1951ko Genevako Konbentzioan sartzen baitira. Garapen-proiektu horiek urtegi handien eraikuntza, ureztatzeko kanalak, erauzpen-industriak (meatzaritza, petrolio-erauzketa eta abar) eta azpiegitura handiak biltzen dituzte. Sarritan gabetze-estrategien bidez ezartzen dira, populazio kalteberen aurka, eta babesgabetasun-egoeran uzten dituzte, bizi-baldintza duinak berreskuratzeko aukerarik gabe, eta enpresa nazional eta transnazionalen zerbitzura, enpresa horiek estatuarekin elkar hartuta eta tokiko komunitateen interesen aurka jarduten baitute.
UNHCR (2011): Cambio climático y desplazamiento: identificación de vacíos y respuestas. Adituen mahaia. Bellagioko hitzaldi-zentroa.
Arenas, N. (2012): El cambio climático y los desplazamientos de población. La migración como estrategia de adaptación. Honako lan honetan: Cambio Climático, Energía y Derecho Internacional: Perspectivas de Futuro. GILES CARNERO, Rosa (koord.). Aranzadi Editorial. Zizur Txikia.
Borrás, S. (2008): Aproximación al concepto de refugiado ambiental: origen y regulación jurídica internacional. III Seminario sobre los agentes de la cooperación al desarrollo: refugiados ambientales, refugiados invisibles ekitaldikoa. Cadizko Unibertsitatea.
CEAR-Euskadi (2012): Indarrez kentzearen aurka. Kapitalismoa, ingurumen-hondaketa eta behartutako lekualdaketa. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo
MCADAM, J. (2010): Climate Change and Displacement: Multidisciplinary Perspectives. 1. arg. Erresuma Batuan: Hart Publishing.