Konponbide iraunkorrak

||

Hiru bide proposatzen ditu UNHCRk errefuxiatuen egoera normalizatzeko: harrera-herrialdeko toki-integrazioa, jatorriko herrialdera borondatez aberriratzea eta hirugarren herrialde batean berrasentatzea . Erakunde horren arabera, konponbide iraunkorren azken helburua da pertsonak nazioarteko babesik behar ez izatea eta aurrera errefuxiatu ez izatea.

Honako kasu hauetan soilik hartu ahalko da kontuan pertsona batek ez duela nazioarteko babesik behar errefuxiatu gisa: harrera-herrialdean edo berrasentamendu-herrialdean integratu denean eta hango naziotasuna lortu duenean edo eskubide osoak izateko eta estatu horretako herritartzat hartzeko egoera juridikoa eskuratu duenean (herrialde horrek bertakoei ematen dien babesa eskuratuta), edo, bestela, bere borondatez jatorriko herrialdera aberriratu denean, ihes egiteko arrazoiak desagertu direlako, segurtasun- eta duintasun-baldintzak izango dituela bermatuta. Harrera-estatuek honako betebehar hauek dituzte: ezin dituzte errefuxiatuak bizitza, askatasuna edo osotasun fisiko eta psikologikoa arriskuan duten herrialdera itzuli, eta alor horretan nazioarteko tresnek ezarritako gutxieneko tratuko arauak aitortu behar dizkiete.

Print Friendly

Konponbide horien garapen egokia estatutuen borondatearen mende dago, sarritan interes ekonomiko nazionala edo taldeen interes nazionalak lehenesten baitituzte giza eskubideen babesaren aurretik.

Bibliografia

  • UNHCR Glosario de términos claves relativos a la protección internacional de los refugiados.

  • Etxeberria, X. (1997): Ética de la diferencia: En el marco de la Antropología social, honako lan honetan: Serie Ética, 5. libk. Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.