Herritartasuna

||

Latineko ‘civitas’ terminotik dator eta hiria esan nahi du. Hortaz, herritartasuna herritarrari komunitate antolatu bateko kide izateko ematen zaion egoera gisa definitu da.

Gehien azaltzen den konnotazioa Zuzenbideari lotuta dago, bereziki zuzenbide politikoei, horiek gabe dagokion pertsonak ezin baitu Estatuko gaietan esku hartu. Ikuspegi horretatik abiatuta, herritartasuna eskubide eta betebehar multzo bat da, eta eskubide eta betebehar horien bitartez pertsonak mantentzen dira pertsona horiek bizi diren gizartearekiko harremanean.

Ricard Zapataren teoriei jarraiki, herritartasuna, gainera, kultura-ikuspegi homogeneo batean sortu da, eta nortasun kultural hori hierarkia-sistema bat legitimatzeko erabili da; sistema horren bitartez, herritartasun-kontzeptuaren barruan geratzen direnek kontzeptu horretatik kanpo geratzen direnak behartu ditzakete legeak eta erabakiak obeditzera.

Historikoki eta orokorrean, herritartasunaren betekizunetako bat nazionalitatea izan da.
Izan ere, Europar Batasuneko Estatu gehienek jarraitzen dute herritartasuna betekizun horren mende edukitzen. Nazionalitaterik gabe, pertsonek ezin dituzte beren eskubideak baliatu.

Marshall-ek adierazten du gaur egun, eskubide osoko herritar izateak dakarrelagutxieneko ongizaterako eta segurtasun ekonomikorako eskubidea izatea eta gizarte-ondarea ahalik eta gehien partekatzeaz gain, gizartean nagusi diren estandarren arabera bizitzea bizitza”.

Ildo horretan, gaur egun, globalizazioa eta eredu ekonomiko kapitalista nagusia sortzen ari diren erronka sozial eta politikoek ‘herritartasun global kritikoraeraman gaituzte. Herritartasunaren kontzeptu horrek boto-eskubidean oinarritzen diren parte hartzeko moduen murrizketa gainditzen du. Jardunak honako honetara hedatzen dira: pertsonek eta kolektiboek gizarte-eraldaketan parte-hartze aktiboa izatera, eskubideen erreibindikaziora eta herritartasunaren ekintza pertsonen premien inguruan biltzera.

‘Herritartasun global kritikoak’ eredu bat proposatzen du, gizakiaren berezko duintasunaren erabateko kontzientzian eta gizakia tokiko komunitate global bateko kide izatean oinarritzen den eredua, hain zuzen ere. Ikuspegi horretatik begiratuta, herritarra arduratsua da eta konprometituta dago, maila pertsonalean nahiz kolektiboan, tokiko errealitate globala eraldatzearekin bidezkoagoa eta zuzenagoa den eta aniztasuna ez ezik ingurumena ere gehiago errespetutako duen mundu bat eraikitzeko, non pertsona guztiek askatasunez eta behar bezala garatzeko aukera izango duten.

Print Friendly

Bibliografia

  • Zapata, R. (2001): Ciudadanía, democracia y pluralismo cultural: hacia un nuevo contrato social. Anthropos argitaletxea.

  • Intermón OXFAM, CIDAC, Inizjamed, UCIDEP: La educación para una ciudadanía global en la escuela de hoy. Documento de posicionamiento.

  • Mujeres en Red - El periódico feminista (2007): ¿Qué es ciudadanía? Honako webgune honetan: http://www.mujeresenred.net/spip.php?article1303