Babesgabezia

||

Espainiako legeriaren arabera, “legeek adingabeen zaintzarako ezarritako babes-betebeharrak ez betetzearen edo betebehar horien gauzatze desegoki edo ezinezkoaren ondorioz sortzen dena hartzen da babesgabezia-egoeratzat, adingabe horiek beharrezkoa duten laguntza moral eta materialik gabe geratzen direnean” (Adingabeen Arreta Integralari buruzko Legearen 46. artikuluaren 1. idatz-zatia).

Egoera horren aurrean, estatu espainolean “Kode Zibilean aurreikusitako neurriak eta adingabearen zirkunstantzia edo inguruabar pertsonalak, familia-arlokoak eta sozialak kontuan hartuta haren mesederako izango diren beste edozein neurri (laguntza-arlokoak, hezkuntza-arlokoak edo terapeutikoak) hartu beharko dira” (adierazitako Legearen 47. artikulua).

Print Friendly

Bibliografia

  • 1/1997 Legea, otsailaren 7koa, Adingabeen Arreta Integralari buruzkoa.