UNHCRren jarraibideak

||

UNHCRren nazioarteko babesari buruzko jarraibideek asilo-eskubideari (eta, bereziki, 1951ko Genevako Konbentzioari eta 1967ko New Yorkeko Protokoloari) lotutako alderdiak interpretatzeko lege-gidak eskaintzea dute helburu, eta gobernuei, zuzenbidean dihardutenei, erabakiak hartzeko eginkizunean eta epailetzan inplikatuta dauden pertsonei eta pertsona baten errefuxiatu-izaera tokian bertan erabakitzeko ardura duten UNHCRko langileei zuzenduta daude.

UNHCRk, bere babes-politikekin, gai askori buruzko jarraibide eta dokumentu ugari egin ditu. Gaien artean, honako hauek aipa daitezke: 1951ko Genevako Konbentzioaren artikulu eta kontzeptu jakin batzuen interpretazioa, Konbentzio hori jazarpen- eta babes-dinamika berrietara egokitzea, eta aldarrikatzeko unean kontuan hartu gabeko egoeren aurrean errefuxiatu-izaera onesteari buruzko korronte teorikoak.

Print Friendly

Bibliografia