UNHCRren estatutua

||

UNHCRren mandatua, funtzioak eta egiturak zehazten dituen eta UNHCRren intereseko pertsona izateko irizpideak finkatzen dituen testua da. Bere funtzioen barruan, pertsonak errefuxiatu gisa onets ditzake ofizialki erakunde horrek.

Estatutuak ezartzen duenez (goi-komisarioaren beraren laburpenaren arabera), UNHCRk: a) Nazio Batuen Batzar Orokorraren agindupean dihardu; b) lan guztiz apolitikoa eta humanitarioa egiten du; c) errefuxiatuei babesa eman behar die; d) errefuxiatuen arazoa konpontzeko konponbide iraunkorrak bilatu behar ditu; e) Batzar Orokorraren edo Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren aginduak bete behar ditu; f) gobernuei beren lurraldeetan dauden errefuxiatuen kopuru eta egoerari, eta horiei dagozkien lege eta erregelamenduei buruzko informazioa eskatu behar die; g) Batzar Orokorrak agindutako beste edozein jarduera egin behar du.

Print Friendly

Bibliografia