Enbaxaden zeregina

||

Enbaxada eta kontsulatuetan asiloaren babesa jasotzeko aukera ez litzateke funtzionario diplomatikoen jardun arbitrarioaren menpe geratu beharko. Kasuak balioesteko irizpiderik ezarri ez izanak segurtasunik eza dakar berekin, kontsul-bulegoko arduradunak bere esku duelako bidaia egiteko baimena eman edo ez, eskaera egin ahal izateko. 2009ko Asilo Legea garatzen duen Erregelamendua, oraindik onartu gabe dagoenak, honako hauek hartu beharko lituzke aintzat:

  • UNHCRren proposamenari jarraiki, pertsonak estatu espainolera presaz eramateko aukerari eustea, baldin eta UNHCRk onetsitako errefuxiatuak arrisku handiko egoeran edo babesik gabe badaude hirugarren herrialde batean.
  • Nazioarteko babesa eskatzeko asmoa dutela diotenen sartzeko baldintzak biltzea, enbaxada eta kontsulatuetako sarrerako kontroletan eta informazio-postuetan; haiei sartzeko lehentasuna eman behar zaie nahitaez, edozein murrizketa desagerraraziz, ahal den heinean.
  • Enbaxadak eskatzaileari ukatzen badio estatu espainolera presaz eramatea edo Espainiako lurraldean sartzeko bisa ematea, ukatze hori arrazoitu beharra dagoela ezartzea, haren aurkako gorako errekurtsoa jartzeko aukerarekin, administrazio-prozeduraren araudi arruntean ezarritakoari jarraiki.
  • Asilo-eskaerak hartu eta izapidetzeko ardura hartzeko langile espezifikoak zehaztu behar direla islatzea. Langile horiek prestakuntza egokia eduki behar dute, elkarrizketak eta asilo-eskaerak ongi egin ahal izateko.

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.