Aberrigabeen estatutua

||

Estatuek aberrigabe gisa onesten dituzten pertsonei ematen dieten babesa.

Estatu espainolak ‘Aberrigabeen Estatutua Onesteko Erregelamenduaren bidez (865/2001 Errege Dekretua)’ ematen du babes hori. Barne Ministerioak nazionalitaterik ez duten eta 1954ko Aberrigabeen Estatutuari buruzko Konbentzioaren baldintzak betetzen dituzten atzerritarrak onetsiko ditu aberrigabe gisa.

Aberrigabe gisa onetsi diren pertsonek estatu espainolean bizitzeko eta lan egiteko eskubidea dute. Halaber, segurtasun-arrazoiak edo ordena publikoko arrazoiak direla-eta kontrakorik erabakitzen ez bada, beren egoera kreditatzen duen txartel bat eta lurraldetik kanpora joateko bidaia-agiri bat jasoko dute.

Gaur egun, aberrigabeen estatutua eskatzen dutenek asilo-eskatzaileei dagozkien gizarte-prestazio berak jaso ditzakete, baina eskubide hori ez dago jasota aberrigabeei buruzko erregelamenduan.

Print Friendly

Bibliografia

  • 865/2001 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, aberrigabeen estatutua onesteko erregelamendua onartzen duena