EURODAC

||

‘Kontseiluaren 2725/2000 zk. Erregelamendua (EB), 2000ko abenduaren 11koa, Dublingo Hitzarmena efektiboki aplikatzeko xedez hatz-marken inpresioak konparatzeko «Eurodac» sistema sortzeari buruzkoa’.

Sistema biometriko europarra da, Dublingo Erregelamendua behar bezala aplikatuko dela bermatzeko sortu zena, eta nortasun-agiririk ez duten hirugarren herrialdeetako pertsonak hatz-marken bitartez identifikatzen ditu. Asilo-eskaera bat ebaluatzeaz arduratuko den Estatua finkatzea (hatz-marken bitartez sarrerako herrialdea ezagutzen da) eta pertsona horrek Europar Batasuneko beste herrialderen batean dagoeneko asiloa eskatu duen egiaztatzea ahalbidetzen du.

Polizia nazionalek eta Europolek datu-base europar hori eskura izango dute terrorismoaren eta delitu larrien aurkako borrokaren esparruan. Asilo-eskatzaileen kasuan, eta eurodiputatuen proposamenez, poliziak EURODACerako sarbidea izango du azken aukera denean, eta betiere delitu larriren bati lotuta daudela susmo sendoa dagoenean.

EURODAC erregelamendua Europar Batasuneko Estatu guztiek aplikatzen dute, baita Norvegia, Islandia, Suitza eta Liechtensteinek ere.

Print Friendly

Bibliografia