Errefuxiatuaren estatututik baztertzea

||

Indarreko legeriaren arabera, pertsonak errefuxiatuaren estatututik baztertzeko zenbait arrazoi daude.

Asilo Legearen 8. artikuluan zerrendatu dira arrazoi horiek . Hala, honako pertsona hauek ezin izango dute errefuxiatu-izaera eduki:

  • UNHCR ez den Nazio Batuen beste organo edo erakunde baten eskutik babesa edo laguntza jasotzen ari diren pertsonak. Nolanahi ere, babes edo laguntza hori edozein arrazoirengatik eten bada, eta pertsona horien arazoa behin betiko konpondu ez bada Nazio Batuen Batzar Orokorrak horri dagokionez emandako ebazpenei jarraiki, pertsona horiek, berehala, Konbentzio horren araubidearen onurak jasotzeko eskubidea izango dute.
  • Bizilekua herrialde batean finkatu duten pertsonak, baldin eta herrialde horretako eskumeneko agintariek herrialde horretako nazionalei dagozkien eskubide eta betebehar berberak edo baliokideak onetsi badizkiete.
  • Atzerritarrak, baldin eta haien gainean honako hauek susmatzeko arrazoi sendoak badaude:
  • Bakearen edo gizateriaren aurkako edo gerrako delitu bat egin dute, delitu horiei buruzko xedapenetan ezarritako nazioarteko tresnetan zehaztutakoaren arabera.
  • Errefuxiatuaren estatua onestean oinarritutako bizileku-baimena eman aurretik, errefuxiatuta dauden herrialdetik kanpo delitu larri bat egin dute, Espainiako Zigor Kodeari jarraiki.
  • Nazio Batuen xede eta printzipioen aurkako egintzen errudunak dira, Nazio Batuen Gutunaren Hitzaurrean eta 1. eta 2. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Hona hemen xede eta printzipio horietako zenbait: nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzea; adiskidetasun-harremanak sustatzea eskubide-berdintasunean eta herrien autodeterminazioan oinarrituta; eta herrialde kideen arteko gatazkak modu baketsuan konpontzea.
  • Baztertze hori aplikatuko zaie bai delituak egitera bultzatzen dutenei bai delituak egiten parte hartzen dutenei.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • 1951ko Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioa.

    • Nazio Batuen Gutuna.

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.