Ezkontza behartua

||

Horren aurrean, orokorrean Estatuak ez du babesteko modurik eskaintzen, baizik eta indarkeria onartzen du eta zuzenean gauzatzen du bere politiken eta legeen bitartez. Estatuko jardun larrienetako bat da ihes egiten saiatzen diren emakumeak neurriz kanpoko zehapenekin zigortzea. Hori bereziki nabarmena da asilo-eskubideari dagokionez, zeren emakumeek ihes egitera bultzatzen duen jazarpen bikoitza baitago: biktimarekin lotura intimoak dituzten pertsonek gauzatzen duten jazarpena eta Estatuak gauzatzen duena. Esan behar dugu asilo-eskaeretan gehien aipatzen den arrazoietako bat izan arren, egoera hori bizi duten emakumeek oso aukera gutxi dituztela beren herrialdetik kanpo ihes egiteko babesa bilatzearren, emakume horien mugikortasuna oso-oso mugatuta dagoelako; izan ere, beren familiako gizonezko batek lagunduta joan behar dute beti. Ihes egitea eta ‘herrialde seguru’ batera iristea lortzen duten emakume bakanek zailtasun asko izaten dituzte asilo-eskubidea lortzeko garaian: asilo-eskubidea eska dezaketela ez jakiteak ez eskatzera daramatza, arazoak dituzte izandako abusuak dokumentatzeko garaian, eta, bestalde, oraindik ere hainbat eragozpen daude ezkontza behartua errefuxiatuaren estatutua emateko garrantzizko arrazoi gisa onesteko. Nahiz eta genero-arrazoiengatiko jazarpen mota bat izan eta funtsezko eskubideen urraketa larria eta sistematikoa, tortura izan daitezkeen tratu ankerrak eta apalgarriak dakartzana, izan.

Bibliografia

  • CEAR-Euskadi (2013): Beldurrik gabe bizi. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.

  • CEAR-Euskadi (2009): Genero-arrazoiengatiko jazarpena eta asilo eskubidea: testuinguru globaletik tokiko konpromisora. Espainiako asilo-sistema, emakumeen eta lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen giza eskubideen urraketari dagokionez. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin, Bilbo.