||
UNHCR eta Save the Children erakundeek Jardunbide Egokien Adierazpena argitaratu zuten 2004an. Bertan, urruneko senideekin dauden adingabeak hartzen dira bakarrik dauden adingabetzat. Adingabeak hurbileko senideak ez diren helduekin iristen direnean, arreta berezia jarri behar zaie ager daitezkeen egoerei. Adibidez, sexu- eta/edo lan-esplotazioko sareen biktimak diren adingabe asko sare horietako kideekin iristen dira. Haur horiek bakarrik dauden adingabe gisa identifikatzen ez badira (mugan edo lurraldean), Espainiako babes-sistemaren esku-hartzetik kanpo geratzen dira.
Gure lurraldera bakarrik iristen diren adingabe gehienak 15-17 urteko gizonezko marokoarrak dira, baina Saharaz azpikoak eta Europako Ekialdekoak ere (errumaniarrak batez ere) gero eta gehiago dira. Bakarrik iristen diren neskak ere badira, Saharaz azpikoak batez ere, baina normalean ez dira babes-sisteman sartzen. Gehienak sexu-esplotazioko salerosketa-sareetan harrapatuta daude, eta ia ikusezinak dira agintarientzat eta gizartearentzat berarentzat.
Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989
UNHCR eta Save the Children (2004): Programa de Menores no acompañados en Europa. Declaración de buenas prácticas. Hirugarren edizioa.