Atzerritarren bulegoa

||

Atzerritarren Bulegoen barruan daude atzerritartasun- eta immigrazio-gaietan probintzia-mailan eskumena duten Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzuak. Probintzien hiriburuetan daude, eta, kasu batzuetan, ordezkaritza-bulegoak dituzte hiriburuetako barrutietan eta udalerrietan.

Atzerritarren bulegoak immigrazio-esparruko zereginak ditu, eta, horrez gain, bulego hori da lurraldeko asilo -eskaera eta aberrigabearen eskaera egiteko tokia, Asilo eta Babes Bulegoarekin (ABB, Madril) eta Polizia Nazionalaren Polizia-etxe Probintzialekin batera. Esparru horretan, informazioa ematea, eskaerak jasotzea eta organo eskudunek hartutako ebazpenak jakinaraztea da bere zeregina. Probintzia bakoitzaren arabera, asiloarekin eta aberrigabeziarekin zerikusia duten izapideak tokiko Atzerritarren Bulegoaren edo Polizia Nazionalaren Buruzagitza Probintzialaren dependentzien esku utziko dira.

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.