European Asylum Support Office (EASO)

||

Asiloaren alorrean lankidetza praktikoa sendotzeko sortzen da, informazioaren eta esperientzien trukea erraztuz Europar Batasuneko herrialdeen artean.

Bulegoa, La Valetako portuan (Malta) kokatuta dagoena, asilo-eskatzaileen jatorrizko herrialdeei buruzko informazio-bilketarekin lotutako jarduerez arduratzen da; nazioarteko babesa duten pertsonen lekualdatzeetan (adibidez berrasentamendua) eta asilo-prozeduran esku hartzen duten alderdien prestakuntzan laguntza eskaintzen du, eta Europako Asilo Sistema Bateratuaren (EASB) aplikazioan laguntzen du praktika egokiei buruzko informazioa bilduz eta trukatuz, asiloak Europar Batasunean duen egoerari buruzko urteko txostenak eginez, eta Batasunak alor horretan dituen tresnen aplikazioari buruzko dokumentu teknikoak (jarraibide eta eskuliburu operatiboak) eginez.

Gainera, beren egoera geografiko edo demografikoa dela medio, edota nazioarteko babesa behar duten hirugarren herrialdeetako nazionalen bat-bateko etorrera dela medio laguntza eskatzen duten Europar Batasuneko herrialdeen premiak ebaluatzeaz eta herrialde horiei laguntza emateaz arduratzen da. Horretarako alerta bizkorreko sistema bat, adituen taldeen koordinazioa eta harrera-zerbitzuen inplementazioa ezarri dira.

Bulegoak bere jardueren zati bat 2010eko azaroan jarri zituen abian, eta 2011ko ekainean erabat operatibo zegoen. Administrazio Kontseilua, estatu kide bakoitzeko ordezkari batek, Europako Batzordeko bi ordezkarik eta boto-eskubiderik ez duen UNHCR ko kide batek osatzen dutena, plangintza eta jarraipena egiteaz arduratzen da. Kontseiluko kideen agintealdia hiru urtekoa da, eta berritu egin daiteke.

Print Friendly

Bibliografia

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 439/2010 Erregelamendua (EB), 2010eko maiatzaren 19koa, Asiloari Laguntzeko Europako Bulegoa sortzen duena.

  • 2010eko otsailaren 25ean Kontseiluaren baitan bildutako Estatu kideetako gobernuetako ordezkarien 2010/762/EB erabakia, Asiloari Laguntzeko Europako Bulegoaren egoitza finkatzen duena [L 324 Egunkari Ofiziala, 2010.12.9koa].