UNHCRren intereseko pertsonak

||

UNHCRk bere intereseko babes- eta laguntza-premiak dituzten pertsonen multzoa izendatzeko erabiltzen duen terminoa da. UNHCRk bere babespeko pertsonak aipatzen dituenean, 1951ko Genevako Konbentzioaren arabera errefuxiatuak diren pertsonak adierazi nahi ditu, hau da, ordena publikoa larriki nahasi duten gatazka edo gertaera batzuen ondorioz beren herrialdea utzi behar izan duten pertsonak, aberriratuak, aberrigabeak eta, egoera jakin batzuetan, barne-desplazamendua jasan dutenak.

UNHCRk jatorrizko mandatuan kontuan hartu gabeko beste pertsona batzuen alde esku hartzeko beharra Nazio Batuen Batzar Orokorraren ebazpenekin arrazoitu beharko da.

Print Friendly

Bibliografia