Polizoia

||

Kargaontzietan ezkutatuta portuetara iristen diren polizoiek kalteberatasun- eta babesgabetasun-egoera berezia pairatzen dute eta, gainera, asilo-prozedura eskuratzeko erregelamenduzko eragozpen eta zailtasunak ere izaten dituzte. Polizoi moduan bidaiatzen dutenei ematen zaien tratamendu juridikoa eta horien jardun-protokoloa kezkatzeko modukoa da oraindik ere. Indarrean dauden jarraibideak eta protokoloa aldatu egin behar dira; horretarako, polizoiek asilo-prozedura eskuratzeko eskubidea balia dezaten berme handiagoak ezarri behar dira.

Bibliografia

  • CEAR (2013): La situación de las personas refugiadas en España. Informe 2013. Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak. Los libros de la catarata, Madril.

  • Díez, A. (2008): Tratamiento jurídico del polizonaje. Reglamento del buque y su explotación. Marina Zibileko Goi Eskola, Oviedoko Unibertsitatea.

  • Itsas Nabigazioari buruzko Lege Proiektua, 2013ko azaroaren 29koa