Lehenengo asilo-herrialdea

||

Europar Batasunak, asilo-eskubidearen esparruan, honako kasu hauetan hartzen du herrialde bat ‘lehenengo asilo-herrialde’ gisa: pertsona herrialde horretan errefuxiatu gisa onetsia izan bada eta babes horretara bil badaiteke; edo bestela, herrialde horretan nahikoa babes badu, eta baita ez-itzulketaren printzipiora biltzen baldin bada. Kasu horiek pertsona herrialde horretan berriz ere hartzen den kasuetan gertatzen dira.

EBko estatu kideek kontuan izan behar dituzte, kontzeptu hori pertsona bakoitzaren zirkunstantziei aplikatzeko garaian, erakunde horrek nabarmendutako betekizunak herrialde bat segurutzat hartzeko.

Asiloa eskatzen duen pertsonak kontzeptu horren aplikazioa inpugnatu ere ahalko du, bere zirkunstantzia partikularretan oinarrituta

Print Friendly

Bibliografia

  • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, Asilo Eskubidea eta Babes Subsidiarioa arautzen dituena.

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/32/EB Zuzentaraua, nazioarteko babesa emateko edo kentzeko prozedura erkideei buruzkoa.