Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

||

Errekurtso judiziala, eskatzaileak asilo-prozeduraren zenbait fasetan jar dezakeena:

  • Izapidetzea ez onartzearen (mugan zein herrialdean) aurkako errekurtsoa aurkezteko eskubidea dauka, eta Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentralean aurkez dezake, bi hilabeteko epean ez-onartzea jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera.
  • Asiloa emateari uko egiten badiote, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du eskatzaileak Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean asiloa ez diotela emango jakinarazten diotenez geroztik.
  • Print Friendly

    Bibliografia

    • 12/2009 Legea, urriaren 30ekoa, asilo-eskubidea eta babes subsidiarioa arautzen duena.

    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.